XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekonomi aldetik murriztasun larriak jasan zituen eta bere burua finantziatu ezinean aurkitu zen.

1954 ezkeroztik EGAN birmoldatu, eta itxura berria hartuta, aldizkariaren orriak euskal kulturari ireki zitzaizkion.

Aurten, bere sorreraren 46. urtea betetzen dela, esan dezakegu literatur gaiei loturik, eta euskara hutsean, idatzitako aldizkari zaharrena EGAN dugula.

1954.urtean 3 pertsonen esku utzi zen zuzendaritza: A. Arrue, A. Irigarai eta L. Mitxelenarenean alegia.

Mitxelena zinema kritika egiten hasi zen, Arruek, berriz, gastronomiari heldu zion.

Aldizkariaren asmoa, sorreratik, urtean sei ale ateratzea izan zen.

Baina ale bakarra argitaratu ziren urteak ere egon ziren (1984 adibidez).

Aldizkari batek maiztasun bat beharrezkoa dauka, horregatik urtean gutxienez hiru ale ateratzea erabaki zen, Diputazioaren dirulaguntzaz.

EGAN-ek urte guzti hauetan literatur gaiak tratatu ditu, gehienbat.

Literatura pluralista bat agertzen zaigu EGAN-en orrietan, klasikoetatik abanguardisteraino.

Juan San Martinek behin esan zuenez, politikak ez du bertan sarrerarik izan, euskara herri guztiarena baita.

EGAN-en historian Euskal geografia osoko idazle gehienak parte hartu dute Euskal Herri bateratu baten itxura emanez, honela poliki-poliki aldizkaria, bai neurriz eta bai edukinez, hazten joan dela.

EGAN sortu zen garaian, euskara hilzorian zegoen; honen sorreraren ondoren euskal idazleei bere hizkuntzan idazteko aukera bat zabaldu zitzaien.

EGAN-en etapa desberdinak bizi izan dira.

Lehena Mitxelena, Arrue eta Irigarai zuzendariena.

Azken biak hiltzean, Mitxelenak J. San Martinen laguntza izan zuen.

San Martinen garai honetan EGAN-ek ibilbide berri bat hartu zuen narratiban, eta euskal idazle berriei bere lekutxoa egiten utzi zitzaien.

L. Mitxelena desagertzean, eta San Martin ararteko izendatu ondoren, 3. epeari eman zitzaion hasiera.

Epe honetan Inaki Zumalde zen zuzendari (1990-ean), baina handik oso gutxira amaitutzat eman behar izan zuten.

1992an laugarren epeari hasiera eman zitzaion, oraingoan Luis Mari Mujika zuzendari lanetan: eta Gillermo Etxeberria idazkari egonik.

4.gn. epe honetan berrikuntza nabarienak egin dira, batez ere, itxurari dagokionez, eta azterketa literarioa eta kritika sailak indartu dira.